Gaurkoan bost elkartu gara. Lehendabizi, lanak banatu ditugu: bi aurrekaldearekin eta hiru atzekaldearekin. Aurrekaldearekin hasi direnak gurpilekin buru belarri sartu dira, baina torloju batzuen faltan ezin izan dute dena bukatu, eskuineko gurpila bakarrik jarri ahal izan dute.
Atzeko aldearekin hasi direnak, aurreko egunean egindako akats batzuk konponduz hasi dira lehendabizi. Akatsak konpondu ondoren hurrengo pausoekin jarraituz motorra eta gurpilak jarri zituzten.
Comments